lunes, 17 de septiembre de 2012

Txano Gorritxo (BIDEOA)

Kaixo lagunok!

Dakizuenez denbora gutxi daramat blog hau egiten eta gaur bideo bat ipiniko dizuet zuen gozamenerako. Bideo hau txano gorritxoren ipuina kontatzen dizue.






Espero dut zuen gustokoa izatea eta ipuin mitiko hau disfrutatzea.

Hurrengora arte!

Zer dira ipuinak eta bere historia

Kaixo lagunok!

Gaur ipuinen historia aztertzeari ekingo diot.

Zer dira ipuinak? Ipuinak fikziozko izaera dituzten narrazio laburrak dira, bertan talde txikizko pertsonaiak parte hartzen dute eta argumentu laburrak dituzte. Horregatik, oso zaila da bereiztea ipuinen eta eleberri laburren artean.
Beraz, nola jakin dezakegu horien arteko ezberdintasuna? Azter dezagun ipuinen jatorria...

Nondik datoz ipuinak? Jatorriz, ipuina ahozko herri literaturaren eredu garbienetakoa da.  Ahoz aho pasa dira jendearen oroitzapenean eta idatziz ere bai, behin eta berriz, era ezberdinetara landuak.

Ezin konta ahala ipuin daude gure gizartean, ezagunetariko bat Mila eta bat gau ipuna da.

Eskerrik asko! Beste batera arte!

Aurkezpena


Kaixo lagunok!

Blog honetan zehar ipuinei buruzko gai desberdinak jorratuko ditut, hezkuntzan dituzten erabilerak aztertzeko. Horretaz gain, aproposak diren ipuinak eskegitzen saiatuko naiz eta nire ikuspuntua emango dizuet. Sarrera hauetan zehar gai hauei buruz hitz egingo dut: ipuinen historia, ipuinen sexismoa, ipuinen erabilera klasean, nola eraman ipuinak antzerkira... Honetaz gain, ipuin ezberdinen bideoak edo linkak jarriko ditut guztion artean ezagutzak trukatzeko. Link horien "Delicious" erramintan eskegiko dizuet, hau izango da erabiliko dudan helbidea:
http://delicious.com/bea_ipuinaklh


Espero dut nire bloga baliagarria izatea jendearentzat eta guztion artean interesgarria egitea. Dakigunez, ipuinak umeentzako ezin baino dibertigarriagoak baitira eta umeek euren aisialdia ematen dute hauek irakurtzen. gainera, hauen bitartez asko ikas ditzakete/ditzakegu.

Hurrengora arte!