lunes, 26 de noviembre de 2012

Agur denoi!

Aupa lagunak!
Gaur agur esan behar dizuet. Ez dut uste berriz idatziko dudanik, baina idaztekotan ipunen munduari buruzko datuak aipatuko dizuet zuen gozamenerako!
Espero dut nire bloga baliagarria izatea!

Eskerrik asko!

Agur bero bat!




Ipuin gehiago

Kaixo lagunok!

Sarrera honetan ipuinak dituzten link gehiago Deliciousen ipini ditudala esan behar dizuet. Gogoratuko dizuet nire Deliciousen kontua hau dela:


Bertan interesagarriak diren linkak agertzen dira ipuinak sortzeko edo aldatzeko.

Eskerrik asko!

Ipuinak sortzeko erramintak

Kaixo lagunok!

Gaur ipuinak egiteko erraminta batzuk aipatuko dizuet. Hauetan ipuinak sortzeko plantilak edo ideiak ematen dira modu erakargarrian edo ezin hobean sortzeko.

Hauek egiteko bi helbide eskegi dizkizuet Deliciousen bi izen hauekin "Ipuinak egiteko plantila" eta "ipuinak hobetzeko ideiak".  Horretaz gain, hemen ere bai ipiniko dizuet linkak:



Nire ustez, nahiko aproposak eta baliagarriak dira klasean ipuinak sortzerako odran.

Espero dut gogoko izatea eta disfrutatu ahal izatea.


sábado, 24 de noviembre de 2012

Haurrentzako liburutegia

Kaixo lagunok!

Dakigunez, blog hau umeei zuzenduta dago beraz, haurrentzako aproposak diren ipuinen linkak eskegiko dizkizuet deliciousen. Nire ustez nahiko aproposak dira klasean jorratzeko eta haurrek difrutatzeko.

Haur liburutegiko linkak ipuinak irakurtzeaz gain, entzun ahal dira. Beraz, oraindik irakurtzen ez dakiten haurrek bere gurasoen edo irakasleen laguntzaz entzun ahal izango dituzte, ulermena lantzeko edota ordu oso dibertigarriak pasa ahal izateko. 

Deliciousen eskegi dizuet hauek entzuteko linka. Haur liburutegia (ipuinak) izenarekin.

Ondo pasa!

"El Principito"

Kaixo!

Badakit blog hau umeekin erabiltzeko erraminta on bat dela. Hala eta guztiz ere, nire gustukoa den ipuinen bideo bat eskegiko dizuet. "El Principito" izena daukana. Bideo hauek badakit gaztelaniaz daudela baina hauetan ipuin hori kontatzen da eta ahotsarekin interpretatzen da eta hori ipuin bat kontatzerako orduan oso garrantzitsua da, umeek sinistu ahal izateko bertan gertatzen dena.

Ipuin hau umeei eta ez hain umeak diren pertsonei bideratuta dago, hau da, umeen arima duten helduek ere disfrutatu dezakete.

Hona hemen:






Eskerik asko! Espero dut zuen gustukoa izatea!


Ipuinak antzerkian

Kaixo lagunok!

Gaur "ipuinak antzerkian" gaia jorratuko dut. argi dagoenez, betidanik gustokoak izan ditut ipuinak. Txikia nintzenean gauero irakurtzen nituen edo nire gurasoek irakurtzen zidaten. Halaere, ez dut uste bakarrik txikiko kontu bat denik. Baina hori ez da gaur jorratuko duguna...

Nork ez du inoiz egin ipuin baten antzerkia? Eskolan euskara orduan edo klasetik kanpoko eskoletan ipuinak antzerkira pasatzen ziren. Bertan ume bakoitzak antzeztu behar zuen pertsonaia bat zeukan. Pertsonaia zein zen jakitetik ordu asko ematen genituen bakoitzak nola jantziko edo ze keinu egingo zituela pentsatuz.

Zein da gaurko berri?! Hementxe daukagu:
Nire delicious helbidean link bat ipini dizuet antzerkira eraman ahal diren ipuin laburrak.  Link honen izena "Ipuinak antzerkira" da. Aipatzekoa da, ipuin hauek oso laburrak direla eta bakarrik bizpahiru pertsonaia izango dituztela, baina oso erabilgarriak izan daitezke klase orduak antzerkira bideratzeko minutu batzuk. Adibidez, klase egun bakoitzean, orduaren amaieran kasu, bik edo hiruk antzeztuko dute ipuin bat.


Espero dut zuen gustukoa izatea!

jueves, 22 de noviembre de 2012

Non eta zertarako erabili ipuinak?




Kaixo lagunok!
Gaur zertarako erabil ditzakegun ipuinak aztertuko dut. Lehen hezkuntzako irakasle batentzat ezinbestekoa da umeen sormena lantzea. Unibertsitatean iraskasten diguten moduan haurrek haien kreatibitate eta sormena garatu behar dute, ezin diegu beti zer egin behar duten esan, haiek aukeratu behar dute zer den onena eta nola egin behar duten hori.Beraz, nire ustez, ipuinak sormena eta kreatibitatea lantzeko estrategia oso aproposa da. Erraminta honekin ume bakoitzak bere istorio propioa imajinatzen baitu. Bakoitzak bere fantasia islatzen du orrietan.





Horregatik eskolan ipuinen sorrera lantzea funtsezkoa da haien sormena garatzeko, baina gehienetan lan hau soilik hizkuntzetan lantzen da eta ezin dugu alde batera utzi. Guztiok dakigu istorio bat kontatzen digutenean informazioa askoz errazago gogoratzen dugula, beraz, zergatik ez erabiili beste arlotan? Adibidez, inguru ikasterako ordua ipuinekin loturiko zenabit ariketa proposa ditzakegu, horrela umeek sormena landuko dute eta aldi berean inguruko edukiak menperatzen saiatuko gara.

Beste sarreratan aipatu dudan moduan, ipuinek umeengan eragin oso handia dute, beraz hauekin asko irakatsi ahal zaie eta batzutan bakarrik entretenitzeko modu bezala ikusten dugu. Baina, ezin dugu alde batera utzi, hauek gehienetan umeen buruan gelditzen baitira eta  haien izaeran eragina izaten dute.

Bestalde, ez dugu beste gauza alde batera utzi behar, eskolan egindako lana oso garrantzitsua da, baina gurasoek ere dute haien ardura. Gurasoek haien seme-alabei kontatu behar diete ipuinak, gurasoek kontatzen diotenean haien ahotsa babesa, lasaitasuna eta funtsezko interesa sortu ahal die. Umea horrela ezin baino hobeto sentituko da eta aldi berean lehenik aipatu ditudan ezagutzak ere barneratuko ditu.

Beraz, ipuinak ez dira soilik euskara eta gaztelania klasean idatzi behar den zerbait baizik eta gure umeengan eragina duten erraminta. Bultza ditzakegun!


Sexismoa ipuinetan


 

Kaixo lagunok!
Badakit denbora askotan ez dudala ezer idatzi baina... hemen daukazue gaurko sarrera.

Gaur "sexismoa ipuinetan"-ei buruz hitz egingo dizuet. Behin Bea Medranoko testu bat irakurri nuen. Bea Medrano  hezkidetza arloko ikerlari bat da, eta honela zioen:

"Behin, bost urteko haurren gela batean, inauterietan jantziko zuten mozorroei buruz hitz egiten ari ginela, hara!, sexuen araberako banaketa argia eman zen, nesken artean maitagarri edo printzesa mozorroak ziren aukeratuenak, mutilentzat berriz, super heroiak. Aukera horretan fikziozko pertsonaiarekin eta osatzen duten ezaugarriekin identifikatzen ari ziren eta horrek, jendarteak haur bakoitzarentzat marraztu duen bidea islatzen du."

Bai lagunok, gaur egungo ipuinak ezin baino garrantzitsuak dira gure haurrentzat, haientzat irudi oso garrantzitsuak baitira. Ume bati ipuin bat irakurtzean edota telebistan serie bat ikustean haiek ikusten dutena bere egunerokotasunean islatzen dute. Adibidez, Beak esan duen moduan, inauterietan. Nire esperientziak esaten didana (talde bateko monitorea bainaiz) hauxe da: umeek telebistan edo ipuinetan ikusi dutenaren arabera bereizten dira; neskak printzesa eta mutilek heroiak. Baina hori ez da guztia, bizi garen gizartean umeek horrela ez badute aukeratzen haien "rola" arraroak dira. Ai ene! Hau aldatu beharrezkoa da!
Dirudienez, ipuinak gauzak zorragarriak eta oso dibertigarriak dira. Hala ere, kontuz ibili behar dugu hau aukeratzekotan, ipuin on bat aukeratu behar baitugu, bertan misterio ikaragarriak daudelako ezkutaturik.  Ipuin guztiek daukate zerbait ezkutuan, beti transmititzen dena. Gizaldietan zehar neskak printzesak edo sorginak izan dira. Bakarrik politak eta oso erakargarriak izan ahal gara edo bestela, ezin baino txarragoak? Eta, mutilen kasuan beti dira printze miresgarri horiek?

Neska eta mutilen identitatearen eraikuntzan generoak agintzen dituen arauak, eta ondorioz sortzen diren desberdintasunak gainditu nahi baditugu, ipuinak ere aztertu beharko ditugu, txiki txikiak garenetik haien bidez mezuak jasotzen ari garelako. Ipuina aldatzea errealitatea aldatzea baino errazago delako, urratsak hortik ematen has gaitezke. 
Hau guztiarekin amaitzeko eta berez ipuin zoragarriak egiteko Bea Medranok idatzitakoari itzuliko naiz:

"Zeri erreparatu behar diogu ipuinak sexistak ez izateko?
Irudiekin has gaitezke; irudiari berebiziko garrantzia eman behar zaio 0 eta 6 urte bitarteko haurren ipuinetan. Adin horietan irudiak testua baino indar handiagoa dauka, begietatik arinago sartzen baita informazioa.
Baloratzeko, irudiak zenba ditzakegu:
- Zenbat neska/emakume daude?
- Protagonistak dira, edo bigarren mailakoak?
- Zer egiten agertzen dira? Non daude?
- Nolakoak dira fisikoki? Nola daude jantzita? Zelako edertasun eredua islatzen dute?
Eta mutilekin/gizonekin gauza bera egingo genuke.
Istorioari dagokionez, antzeko prozesua egin behar dugu:
- Zein da protagonista? Neska al da? Mutila al da? Zer egiten du?
- Zer egiten dute neskek/emakumeek istorioan? Nolakoak dira? Eta mutilak? Nolako amaiera dauka? Zein da emakumearen papera amaieran? Zein da mezua?
Eta, pertsonaiak animaliak badira?
Lehenago egin dugun modura, begiratu ea animaliak rol femeninoetan eta maskulinoetan agertzen diren, eta bakoitzari zer nolako ezaugarriak egokitzen zaizkion.
Galdera horiei erantzunez pertsonaia maskulino eta femeninoen bidez genero estereotipoak bultzatzen ari direla, eta, ondorioz, bai neskentzat, baita mutilentzat ereduak mugatzaileak direla ikusten baduzu, ipuina sexista dela ondoriozta dezakezu.
Eta ditugun ipuinak edo haurren gustukoak direnak oso egokiak ez direla iruditzen bazaigu, zer egin dezakegu? Sexista den liburu bat erabil dezakegu? Edozein ipuin izan daiteke baliagarria. Tradizionaletan, adibidez, genero rolak eta estereotipoak oso markatuta dauden arren, hor agertzen dena zalantzan jar dezakegu, ipuinari beste amaiera posible bat emanez, ipuin batetik beste ipuin batzuk sortuz (non rol tradizionalak kolokan jartzen diren), pertsonaiei sexua aldatuz eta ea zer gertatzen den ikusiz, haur bakoitzak pertsonaia bat hartu eta egoera horretan zer egingo lukeen asmatuz, ipuina gaur egungo errealitatearekin alderatuz…"

Beraz, hau guztia gure esku dago, guztiok dauzkagu urratsak sexismoarekin amaitzeko eta goiko argazkiarekin amaitzeko, horrela berdintasunezko gizartea sortuko genuke. Bestela, gure umeek ez dute nahi dutena aukeratuko, baizik eta bertan transmititzen dena.

Eskerik asko!