lunes, 26 de noviembre de 2012

Agur denoi!

Aupa lagunak!
Gaur agur esan behar dizuet. Ez dut uste berriz idatziko dudanik, baina idaztekotan ipunen munduari buruzko datuak aipatuko dizuet zuen gozamenerako!
Espero dut nire bloga baliagarria izatea!

Eskerrik asko!

Agur bero bat!




Ipuin gehiago

Kaixo lagunok!

Sarrera honetan ipuinak dituzten link gehiago Deliciousen ipini ditudala esan behar dizuet. Gogoratuko dizuet nire Deliciousen kontua hau dela:


Bertan interesagarriak diren linkak agertzen dira ipuinak sortzeko edo aldatzeko.

Eskerrik asko!

Ipuinak sortzeko erramintak

Kaixo lagunok!

Gaur ipuinak egiteko erraminta batzuk aipatuko dizuet. Hauetan ipuinak sortzeko plantilak edo ideiak ematen dira modu erakargarrian edo ezin hobean sortzeko.

Hauek egiteko bi helbide eskegi dizkizuet Deliciousen bi izen hauekin "Ipuinak egiteko plantila" eta "ipuinak hobetzeko ideiak".  Horretaz gain, hemen ere bai ipiniko dizuet linkak:



Nire ustez, nahiko aproposak eta baliagarriak dira klasean ipuinak sortzerako odran.

Espero dut gogoko izatea eta disfrutatu ahal izatea.


sábado, 24 de noviembre de 2012

Haurrentzako liburutegia

Kaixo lagunok!

Dakigunez, blog hau umeei zuzenduta dago beraz, haurrentzako aproposak diren ipuinen linkak eskegiko dizkizuet deliciousen. Nire ustez nahiko aproposak dira klasean jorratzeko eta haurrek difrutatzeko.

Haur liburutegiko linkak ipuinak irakurtzeaz gain, entzun ahal dira. Beraz, oraindik irakurtzen ez dakiten haurrek bere gurasoen edo irakasleen laguntzaz entzun ahal izango dituzte, ulermena lantzeko edota ordu oso dibertigarriak pasa ahal izateko. 

Deliciousen eskegi dizuet hauek entzuteko linka. Haur liburutegia (ipuinak) izenarekin.

Ondo pasa!

"El Principito"

Kaixo!

Badakit blog hau umeekin erabiltzeko erraminta on bat dela. Hala eta guztiz ere, nire gustukoa den ipuinen bideo bat eskegiko dizuet. "El Principito" izena daukana. Bideo hauek badakit gaztelaniaz daudela baina hauetan ipuin hori kontatzen da eta ahotsarekin interpretatzen da eta hori ipuin bat kontatzerako orduan oso garrantzitsua da, umeek sinistu ahal izateko bertan gertatzen dena.

Ipuin hau umeei eta ez hain umeak diren pertsonei bideratuta dago, hau da, umeen arima duten helduek ere disfrutatu dezakete.

Hona hemen:






Eskerik asko! Espero dut zuen gustukoa izatea!


Ipuinak antzerkian

Kaixo lagunok!

Gaur "ipuinak antzerkian" gaia jorratuko dut. argi dagoenez, betidanik gustokoak izan ditut ipuinak. Txikia nintzenean gauero irakurtzen nituen edo nire gurasoek irakurtzen zidaten. Halaere, ez dut uste bakarrik txikiko kontu bat denik. Baina hori ez da gaur jorratuko duguna...

Nork ez du inoiz egin ipuin baten antzerkia? Eskolan euskara orduan edo klasetik kanpoko eskoletan ipuinak antzerkira pasatzen ziren. Bertan ume bakoitzak antzeztu behar zuen pertsonaia bat zeukan. Pertsonaia zein zen jakitetik ordu asko ematen genituen bakoitzak nola jantziko edo ze keinu egingo zituela pentsatuz.

Zein da gaurko berri?! Hementxe daukagu:
Nire delicious helbidean link bat ipini dizuet antzerkira eraman ahal diren ipuin laburrak.  Link honen izena "Ipuinak antzerkira" da. Aipatzekoa da, ipuin hauek oso laburrak direla eta bakarrik bizpahiru pertsonaia izango dituztela, baina oso erabilgarriak izan daitezke klase orduak antzerkira bideratzeko minutu batzuk. Adibidez, klase egun bakoitzean, orduaren amaieran kasu, bik edo hiruk antzeztuko dute ipuin bat.


Espero dut zuen gustukoa izatea!

jueves, 22 de noviembre de 2012

Non eta zertarako erabili ipuinak?




Kaixo lagunok!
Gaur zertarako erabil ditzakegun ipuinak aztertuko dut. Lehen hezkuntzako irakasle batentzat ezinbestekoa da umeen sormena lantzea. Unibertsitatean iraskasten diguten moduan haurrek haien kreatibitate eta sormena garatu behar dute, ezin diegu beti zer egin behar duten esan, haiek aukeratu behar dute zer den onena eta nola egin behar duten hori.Beraz, nire ustez, ipuinak sormena eta kreatibitatea lantzeko estrategia oso aproposa da. Erraminta honekin ume bakoitzak bere istorio propioa imajinatzen baitu. Bakoitzak bere fantasia islatzen du orrietan.





Horregatik eskolan ipuinen sorrera lantzea funtsezkoa da haien sormena garatzeko, baina gehienetan lan hau soilik hizkuntzetan lantzen da eta ezin dugu alde batera utzi. Guztiok dakigu istorio bat kontatzen digutenean informazioa askoz errazago gogoratzen dugula, beraz, zergatik ez erabiili beste arlotan? Adibidez, inguru ikasterako ordua ipuinekin loturiko zenabit ariketa proposa ditzakegu, horrela umeek sormena landuko dute eta aldi berean inguruko edukiak menperatzen saiatuko gara.

Beste sarreratan aipatu dudan moduan, ipuinek umeengan eragin oso handia dute, beraz hauekin asko irakatsi ahal zaie eta batzutan bakarrik entretenitzeko modu bezala ikusten dugu. Baina, ezin dugu alde batera utzi, hauek gehienetan umeen buruan gelditzen baitira eta  haien izaeran eragina izaten dute.

Bestalde, ez dugu beste gauza alde batera utzi behar, eskolan egindako lana oso garrantzitsua da, baina gurasoek ere dute haien ardura. Gurasoek haien seme-alabei kontatu behar diete ipuinak, gurasoek kontatzen diotenean haien ahotsa babesa, lasaitasuna eta funtsezko interesa sortu ahal die. Umea horrela ezin baino hobeto sentituko da eta aldi berean lehenik aipatu ditudan ezagutzak ere barneratuko ditu.

Beraz, ipuinak ez dira soilik euskara eta gaztelania klasean idatzi behar den zerbait baizik eta gure umeengan eragina duten erraminta. Bultza ditzakegun!