jueves, 22 de noviembre de 2012

Non eta zertarako erabili ipuinak?




Kaixo lagunok!
Gaur zertarako erabil ditzakegun ipuinak aztertuko dut. Lehen hezkuntzako irakasle batentzat ezinbestekoa da umeen sormena lantzea. Unibertsitatean iraskasten diguten moduan haurrek haien kreatibitate eta sormena garatu behar dute, ezin diegu beti zer egin behar duten esan, haiek aukeratu behar dute zer den onena eta nola egin behar duten hori.Beraz, nire ustez, ipuinak sormena eta kreatibitatea lantzeko estrategia oso aproposa da. Erraminta honekin ume bakoitzak bere istorio propioa imajinatzen baitu. Bakoitzak bere fantasia islatzen du orrietan.





Horregatik eskolan ipuinen sorrera lantzea funtsezkoa da haien sormena garatzeko, baina gehienetan lan hau soilik hizkuntzetan lantzen da eta ezin dugu alde batera utzi. Guztiok dakigu istorio bat kontatzen digutenean informazioa askoz errazago gogoratzen dugula, beraz, zergatik ez erabiili beste arlotan? Adibidez, inguru ikasterako ordua ipuinekin loturiko zenabit ariketa proposa ditzakegu, horrela umeek sormena landuko dute eta aldi berean inguruko edukiak menperatzen saiatuko gara.

Beste sarreratan aipatu dudan moduan, ipuinek umeengan eragin oso handia dute, beraz hauekin asko irakatsi ahal zaie eta batzutan bakarrik entretenitzeko modu bezala ikusten dugu. Baina, ezin dugu alde batera utzi, hauek gehienetan umeen buruan gelditzen baitira eta  haien izaeran eragina izaten dute.

Bestalde, ez dugu beste gauza alde batera utzi behar, eskolan egindako lana oso garrantzitsua da, baina gurasoek ere dute haien ardura. Gurasoek haien seme-alabei kontatu behar diete ipuinak, gurasoek kontatzen diotenean haien ahotsa babesa, lasaitasuna eta funtsezko interesa sortu ahal die. Umea horrela ezin baino hobeto sentituko da eta aldi berean lehenik aipatu ditudan ezagutzak ere barneratuko ditu.

Beraz, ipuinak ez dira soilik euskara eta gaztelania klasean idatzi behar den zerbait baizik eta gure umeengan eragina duten erraminta. Bultza ditzakegun!


No hay comentarios:

Publicar un comentario