sábado, 24 de noviembre de 2012

Ipuinak antzerkian

Kaixo lagunok!

Gaur "ipuinak antzerkian" gaia jorratuko dut. argi dagoenez, betidanik gustokoak izan ditut ipuinak. Txikia nintzenean gauero irakurtzen nituen edo nire gurasoek irakurtzen zidaten. Halaere, ez dut uste bakarrik txikiko kontu bat denik. Baina hori ez da gaur jorratuko duguna...

Nork ez du inoiz egin ipuin baten antzerkia? Eskolan euskara orduan edo klasetik kanpoko eskoletan ipuinak antzerkira pasatzen ziren. Bertan ume bakoitzak antzeztu behar zuen pertsonaia bat zeukan. Pertsonaia zein zen jakitetik ordu asko ematen genituen bakoitzak nola jantziko edo ze keinu egingo zituela pentsatuz.

Zein da gaurko berri?! Hementxe daukagu:
Nire delicious helbidean link bat ipini dizuet antzerkira eraman ahal diren ipuin laburrak.  Link honen izena "Ipuinak antzerkira" da. Aipatzekoa da, ipuin hauek oso laburrak direla eta bakarrik bizpahiru pertsonaia izango dituztela, baina oso erabilgarriak izan daitezke klase orduak antzerkira bideratzeko minutu batzuk. Adibidez, klase egun bakoitzean, orduaren amaieran kasu, bik edo hiruk antzeztuko dute ipuin bat.


Espero dut zuen gustukoa izatea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario