
Kaixo lagunok!
Badakit denbora askotan ez dudala ezer idatzi baina... hemen daukazue gaurko sarrera.
Gaur "sexismoa ipuinetan"-ei buruz hitz egingo dizuet. Behin Bea Medranoko testu bat irakurri nuen. Bea Medrano hezkidetza arloko ikerlari bat da, eta honela zioen:
"Behin, bost urteko haurren gela batean, inauterietan jantziko zuten
mozorroei buruz hitz egiten ari ginela, hara!, sexuen araberako
banaketa argia eman zen, nesken artean maitagarri edo printzesa
mozorroak ziren aukeratuenak, mutilentzat berriz, super heroiak. Aukera
horretan fikziozko pertsonaiarekin eta osatzen duten ezaugarriekin
identifikatzen ari ziren eta horrek, jendarteak haur bakoitzarentzat
marraztu duen bidea islatzen du."
Bai lagunok, gaur egungo ipuinak ezin baino garrantzitsuak dira gure haurrentzat, haientzat irudi oso garrantzitsuak baitira. Ume bati ipuin bat irakurtzean edota telebistan serie bat ikustean haiek ikusten dutena bere egunerokotasunean islatzen dute. Adibidez, Beak esan duen moduan, inauterietan. Nire esperientziak esaten didana (talde bateko monitorea bainaiz) hauxe da: umeek telebistan edo ipuinetan ikusi dutenaren arabera bereizten dira; neskak printzesa eta mutilek heroiak. Baina hori ez da guztia, bizi garen gizartean umeek horrela ez badute aukeratzen haien "rola" arraroak dira. Ai ene! Hau aldatu beharrezkoa da!
Dirudienez, ipuinak gauzak zorragarriak eta oso dibertigarriak dira. Hala ere, kontuz ibili behar dugu hau aukeratzekotan, ipuin on bat aukeratu behar baitugu, bertan misterio ikaragarriak daudelako ezkutaturik. Ipuin guztiek daukate zerbait ezkutuan, beti transmititzen dena. Gizaldietan zehar neskak printzesak edo sorginak izan dira. Bakarrik politak eta oso erakargarriak izan ahal gara edo bestela, ezin baino txarragoak? Eta, mutilen kasuan beti dira printze miresgarri horiek?
Neska eta mutilen
identitatearen eraikuntzan generoak agintzen dituen arauak, eta ondorioz
sortzen diren desberdintasunak gainditu nahi baditugu, ipuinak ere
aztertu beharko ditugu, txiki txikiak garenetik haien bidez mezuak
jasotzen ari garelako. Ipuina aldatzea errealitatea aldatzea baino
errazago delako, urratsak hortik ematen has gaitezke.
Hau guztiarekin amaitzeko eta berez ipuin zoragarriak egiteko Bea Medranok idatzitakoari itzuliko naiz:
"Zeri erreparatu behar diogu ipuinak sexistak ez izateko?
Irudiekin
has gaitezke; irudiari berebiziko garrantzia eman behar zaio 0 eta 6
urte bitarteko haurren ipuinetan. Adin horietan irudiak testua baino
indar handiagoa dauka, begietatik arinago sartzen baita informazioa.
Baloratzeko, irudiak zenba ditzakegu:
- Zenbat neska/emakume daude?
- Protagonistak dira, edo bigarren mailakoak?
- Zer egiten agertzen dira? Non daude?
- Nolakoak dira fisikoki? Nola daude jantzita? Zelako edertasun eredua islatzen dute?
Eta mutilekin/gizonekin gauza bera egingo genuke.
Istorioari dagokionez, antzeko prozesua egin behar dugu:
- Zein da protagonista? Neska al da? Mutila al da? Zer egiten du?
-
Zer egiten dute neskek/emakumeek istorioan? Nolakoak dira? Eta mutilak?
Nolako amaiera dauka? Zein da emakumearen papera amaieran? Zein da
mezua?
Eta, pertsonaiak animaliak badira?
Lehenago
egin dugun modura, begiratu ea animaliak rol femeninoetan eta
maskulinoetan agertzen diren, eta bakoitzari zer nolako ezaugarriak
egokitzen zaizkion.
Galdera horiei erantzunez pertsonaia
maskulino eta femeninoen bidez genero estereotipoak bultzatzen ari
direla, eta, ondorioz, bai neskentzat, baita mutilentzat ereduak
mugatzaileak direla ikusten baduzu, ipuina sexista dela ondoriozta
dezakezu.
Eta ditugun ipuinak edo haurren gustukoak
direnak oso egokiak ez direla iruditzen bazaigu, zer egin dezakegu?
Sexista den liburu bat erabil dezakegu? Edozein ipuin izan daiteke
baliagarria. Tradizionaletan, adibidez, genero rolak eta estereotipoak
oso markatuta dauden arren, hor agertzen dena zalantzan jar dezakegu,
ipuinari beste amaiera posible bat emanez, ipuin batetik beste ipuin
batzuk sortuz (non rol tradizionalak kolokan jartzen diren), pertsonaiei
sexua aldatuz eta ea zer gertatzen den ikusiz, haur bakoitzak
pertsonaia bat hartu eta egoera horretan zer egingo lukeen asmatuz,
ipuina gaur egungo errealitatearekin alderatuz…"
Beraz, hau guztia gure esku dago, guztiok dauzkagu urratsak sexismoarekin amaitzeko eta goiko argazkiarekin amaitzeko, horrela berdintasunezko gizartea sortuko genuke. Bestela, gure umeek ez dute nahi dutena aukeratuko, baizik eta bertan transmititzen dena.
Eskerik asko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario